XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erdi Aroan, unibertsitatean, maiz nazio askotako estudianteak aurkitzen bait ziren, ikasleak nazioka sailkatu ohi zituzten zenbait eginkizunetarako; horretarako, hizkuntzaz baliatzen ziren erizpide nagusi bezala; hots, zein hizkuntza, halako nazioa.
Amazonasetan, ordea, Kolonbia ta Brasilen artean bizi diren
Flamandarren eta holandarren kasuan, kultur eta hizkuntzaz herri bat izanik, XVI. mendean erlijioarengatik sortu zen etena dela bide, XIX.garrenean, antolaketa politikoan, batasuna baino zatiketa nahiago izan zuten, nahiz eta herri txiki bat izan.
Ertamerikan berriz, iparramerikarrek kanpotik bultzatutako etenak direla bide, jatorriz espainiarrak diren biztanleek
Suizako kasua ere miresgarria da.
Bertako alemanek, italiarrek eta frantsesek ondoan dauzkaten herrikideengandik apartatu eta elkarrekin Estatua sortu dute, bata besteen tradizio kulturalak arras errespetatuz; Estatuan elkarrekin bildu izateak ez du esan nahi bakoitzak bere kulturari muzin egin dionik.
Aurreko datu antropologiko ta soziologiko horien arabera, herrien antolaketa, mugaketa eta identitatea nahiko konplexuak dira, tartean aldagai kulturalak, subjetiboak eta historikoak direla.
Hiru aldagai moeta horiek hiru sistema bezela hartuz gero, gailentasuna zeini eman ez dago tinko esaterik.
Areago, horietako sistema bakoitzean ere, objetiboki, zein elementuri gailentasuna eman, ez dago esaterik.
Historiak herrien sailkakuntza-antolakuntzak aldagai subjetibo eta objetiboen gurutzaketa konplexuaren emaitza direla esatera garamatza.
Egia esan, historian eta munduan zehar herri-nazioen sailkakuntzaz gertatutakoa, Psikologi eta Psikologi Sozialeko laborategietan ateratako ondorioekin bat dator.
Psikologi ta Psikologi Sozialeko hornidurak.Hasteko,
Pertzepzio lanetan, gizona ez da pasiboa, eginkorra baizik.
Gestaltismoak perzepzioaren printzipioak ikertuz, gizakiaren eginkortasunaren printzipioak deskribatu zituen.
Perzepzio bakoitzean objetuak edo estimuluak sujetoari milaka elementu eskeintzen dizkio.
Elementu guztiak jaso ezinean, naturak berak mugatzen bait du, sujetoak horietatik batzuk bereizi, haintzat hartu eta gailenkor bihurtzen ditu, besteei muzin eginez, baztertzen dituen bitartean.
Gero, hautatutako elementu horiekin konposaketa (
Konposaketak asmatzeko posibilitate ia mugagabeak ditu gizonak; baina hautemaileak bat aukeratu eta sortzen du.
Horrela, Gestaltismoak hurbiltasunaren, antzekotasunaren, itxiduraren eta figura-hondoren printzipio orokorrak deskribatu zituen.
Gero, Piaget-ek erakutsi zigunez, printzipio horiek ez ziren
Rorschach, bestalde, edozeini estimulu ezbaiezko edo anbiguoak aurkeztuz gero, pertsonek erantzun guztiz ezberdinak ematen zituztela ohartu zen; gainera, erantzunetan edo pertzeptzioan gure nortasuna ezarri eta aienatu (proiektatu) egiten dugula konturatu zen; horrela, erantzunen arabera, pertsonen sentipenak, pentsakerak eta subjetibitatearen nortasuna azter zitezkeela.
Horretarako estimuluak ezbaiezkoak izatea beharrezkoa zen.
Ondorioz, Rorschach-ek lehen (eta onena) test proiektiboa asmatu zuen.
Psikologi Sozialak aurkitu duenez, edozein pertsona perzibitzea berez da nahiko ezbaiezkoa (Heider).
Egoera sozialen pertzepzioa, berriz, guztiz ezbaiezkoa da: horregatik diskutitzen dugu horrenbeste politikaz eta gizarteko arazotaz.
Bestalde, errepresentazioei buruz egin diren ikerketetan garbi agertu da errealitatea eta errepresentazio kolektiboen artean dagoen koska eta urrutitasuna; halaber, idea zientifikoak eurak ere jendeen artean nola desitxuratzen diren, desitxuratze horren norabideek eginkizun ideologikoa betetzen dutelarik.
Freud-ek, identitatea (nor naiz?) eta identifikazioa (nor bezelakoa nahi dut izan?) bereiziz, pertsonek euren nortasuna besteen eredua bereganatuz osa.